XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina gaurko deia bateratua izan den bezala, inoiz baino izaera bateratuagoa izango duelakoan nago.

Ehunen Deia

Azkenaldian Euskal Departamenduaren aldeko mugimendua zabalduz eta indartuz ari zelarik, Chevenement Barne ministroak plazaratutako ezezkoak mugimendua oztopatzea bilatzen zuela zirudien arren, agerikoa da ez duela lortu.

Kontrakoa baizik.

Ipar Euskal Herriko bizitza publikoko ehun ordezkarik Euskal Departamenduaren aldeko mobilizazioa antolatzera deitu dute gaur: Demokraziaren errespetuaren izenean eta aldarrikapen hau fermuki aitzinarazteko xedean, pentsatzen dugu Euskal Herriko biztanleriaren eta honen ordezkarien mobilizazio zabal eta ahal bezain azkarra abiatu behar dugula.

Ildo honetan, elgarretaratze zabal eta batu baterat deitzen dugu, Euskal Herria departamendua sortzea aldarrikatzeko.

Deialdi hori sinatu dutenen zerrenda historikotzat jo daiteke, horrelako aldarrikapen politiko baten alde halako biltze zabala ez baita inoiz izan.

Adibidez, Jean Aniozbehere, François Jacque, Colette Capdeville, Christian Millet, Leopold Darritxon, Jakes Abeberri, Jean-Baptiste Etxeto, Jean-Noel Etxeberri Txetx, Xabi Larralde edo Fernando Almandoz zerrenda berean ikustea berria da.

Auzapezen eta udalen gehiengoa alde agertu ondoren, gizartearen gehiengoaren nahia kaleratzeko ordua iritsi da.

Mikel Egibarrek eta Nekane Txapartegik torturak jasan dituztela eta Maite Ubiria espetxeratu egin dutela jakin dugu ia aldi berean.

Gaua ilunago egin da.

Gaur sei hilabete bete dira ETAren su-etena indarrean jarri zenetik.

Hori dela eta, azken egunotan gehigarri berezi bat prestatzen ari gara, eta amaitu ezinik gabiltza azken gertaeren eraginez.